Illustration
Nekazaritzako denda

Ekoizlearengandik zure mahaira

Sorozarretako (Altsasu) gure nekazaritza dendan kalitatea eta gertutasuna elkartzen dira. Hemen, bezeroek zuzenean eros ditzakete gure produktuak, Katealderen bereizgarri diren freskotasun eta tradizioaz gozatuz.

Nekazaritzako denda 1 Nekazaritzako denda 2
Gourmet Erreinua

Nafarroako Artisau Elikagaiak

“Artisau-elikagaiak" markak produktuaren berezko ezaugarriak ziurtatzen ditu, eta ezaugarri horiek kualitatiboki bereizten dute bere izaera bereko beste produktu batzuetatik, normalean araututa daudenetatik. Era berean, Estatuko edo Europako Erkidegoko araudiak definitzen ez dituen produktu tradizionalen ezaugarri espezifikoak ziurtatzen ditu.

“Nafarroako Artisau Elikagaiak” logotipoa duten produktuek Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Ofizioen Errepertorioan egon behar dute jasota. Ofizio bakoitza Artisau Arau Tekniko Espezifikoen menpe dago.

Ofizioetan mota guztietako produktuak daude: barazkiak, haragi-deribatuak, edariak, eztia, gozogintza, opilak, ogi izoztuak, janari prestatuak, oliba-olio birjina estra eta kontserbak. 

Benetako produktuak dira, egiazkoak eta tradizionalak.



Reyno Gourmet